XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainerako ikertzaile gehienei ere behar izan dudan informazioa eskatu diet eta euretariko askok bialdu didate, bakoitzaren erreferentzia bibliografikoan adierazten denez.

Sailkapen hau, ezta liburua orokorra ere, ez da ikertzailen lanen eta pertsonalitatearen azterketa.

Ez da nere asmoa metodologi, eskola edo eduki desberdinak aztertzea eta jorratzea.

Obra honetan autore eta gai kopuru zabala aipatu nahi dut bakarrik, gaurregun, orokorrean, Euskal Herriko ikerketa-lan etnoantropologikoak aberasten dutenak.

Ikerketak Liburu hau orain 10-15 bat urte idatzi izan banu, ikuspegia sano desberdina izango zatekeen eta, adibidez 1975. urtean, lekuz lekuko ikerketa etnografikoetara mugatuko zatekeen eta, beharbada, bateren bat etnologia, bilduketa edo zabalkunde arloko azterketara.

Hirurogeita hamar hamarkadaren amaieran antropologia Euskal Herriko Unibertsitatean sartu zan.

Harrezkero ikerketa bide berriak eta metodologia desberdinak zabaldu dira.

Unibertsitateaz gain, beste erakunde eta talde batzuk ere igo egin dituzte ikerketa mailak eta ikerketa arlo zehatzak landu dituzte, era honetara sakonki aztertu direla.

Adibide moduan, autore zehatzek landu dituzten gai batzu aipatuko ditut, (...).